Berriak Tailer teknologikoa Gabonetan: “Bideojokoak sortzen”

Tailer teknologikoa Gabonetan: “Bideojokoak sortzen”

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

gabonak2018 Gabonetarako tailer teknologikoa antolatu du Elkarguneak, Udalak lagunduta. Scratch programa erabiliz, bideojokoak nola sortzen direk ikusi eta ikasiko dute partaideek. Tailerra LH 5-6 eta DBH1-2koei zuzendua dago eta izen-emate epea abenduaren 10etik 21era izango da. Elkargunean dagoen Gazteria Zerbitzu Bulegoan eman beharko da izena.

Ikastaroa urtarrilaren 2tik 4ra eskainiko da, 9:00etatik 13:00era. Plazak mugatuta daude eta Udalak finantzatu duenez ekimena %50ean, prezioa 30 eurokoa da.

Informazio gehiago: 943 026 027 telefonoan edo www.jolastek.eus atarian.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut