Berriak “Ondo goaz, hobetu dezagun” sentsibilizazio kanpaina abiatuko da, hondakinen gaikako bilketan aurrera egiten jarraitzeko

“Ondo goaz, hobetu dezagun” sentsibilizazio kanpaina abiatuko da, hondakinen gaikako bilketan aurrera egiten jarraitzeko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

edukiontzi marroia

Azkoitiko Udalak eta Urola Erdiko Mankomunitateak elkarlanean “Ondo goaz, hobetu dezagun” sentsibilizazio kanpaina abiatuko dute hondakinen gaikako bilketan aurrerapausuak ematen jarraitzeko. Udalaren nahia beti izan da egunetik egunera gaikako datuak igotzen joatea, horrek erakusten baitu herritarrak egiten ari diren ahalegina. Eta ez da esfortzu makala. Aitzitik, Udalarentzat benetan txalotzekoa, zoriontzekoa eta eskertzekoa da ahalegina. Udalak herritarrak bide beretik jarraitzera animatzen ditu eta ahal den heinean, zuzendu beharrekoa zuzentzera. Hori horrela, kanpainaren baitan eskuorriak banatuko dira etxeetan, bandoak ipiniko dira bebarruetan, eta informazio puntua jarriko dugu egun jakin batzuetan Herriko plazan.

Oraingo kanpaina batik bat organikoari zuzenduta dago. Izan ere, akatsetako bat da organikoa poltsa biodegradagarrietan bota beharrean edukiontzira, edozein plastikozko poltsatan botatzea.

Azkoitian doan eskura daitezke poltsa biodegradagarriak ondorengo establezimenduetan: Odazpi kafetegia (Anaitasuna plaza,1), Elurre kafetegia (Julio Urkixo 20), Lujan kioskoa (Kale Nagusia 72) eta Amalur bideoak (Julio Urkixo 13).

Noiz edo noiz hildako animalia, larru, tripa edo lumak agertu izan dira organikoaren edukiontzian eta hori ez da zuzena. Hildako animalien kasuan Gipuzkoako Foru Aldundia arduratzen da jasotzeaz 943 15 76 83 zenbakira deituta eta beste hondakinak edukiontzi grisera bota behar dira.

Informazio gunea

Hondakinen gaikako bilketaren inguruan herritarrek izan ditzaketen galderak edo zalantzak argitzeko, informazio gunea ipiniko da azaroaren 29 arratsaldean eta abenduaren 1,15 eta 22an goizez Herriko plazan.

 

edukiontzi marroia 2

 

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut