Berriak Ikasleen irakurraldiarekin eta Euskaraldiaren amaiera ekitaldiarekin ospatuko da Euskararen Eguna

Ikasleen irakurraldiarekin eta Euskaraldiaren amaiera ekitaldiarekin ospatuko da Euskararen Eguna

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 0691

Datorren astelehenean, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Aurten indar bereziarekin dator Euskaraldiaren azken txanparekin bat eginez. Goizean, ikasleak izango dira protagonistak eta euskararen aldeko aldarria egingo dutenak. Xabier Munibe Ikastolako, Floreaga Ikastetxeko eta Azkoitia BHIko LH eta DBHko ikasleak Herriko plazan elkartuko dira 11:30ean, “Ahobizi“ pegatinak soinean dituztela. Besteak beste, ekitaldian Javier Zubizarreta alkateak harrera egingo die gaztetxoei eta hauek euskararen aldeko pankarta zintzilikatuko dute udaletxeko balkoian. Ondoren, irakurraldia egingo dute plazako oholtza gainean.

Arratsalderako, berriz, Euskara Mahaiak Euskaraldiaren itxiera ekitaldirako gonbitea luzatu die herritar eta eragile guztiei. 18:30ean izango da ekitaldia Herriko plazan eta bertan, besteak beste, Euskaraldiaren amaierarako prestaturiko manifestua irakurriko dute Azkoitiko hamaikakoa osatzen duten kideetako bik. Bertaratzen diren Ahobizi eta Belarriprest guztiekin argazkia ere aterako da. Azkoitian 2096 lagunek hartu dute parte Euskaraldian. 1901 dira Ahobiziak eta 195 Belarriprestak.

Halaber, gaur arratsaldeko Udal Osoaren Ohiko Bilkuran Euskararen Nazioarteko Egunerako EAJ alderdiak aurkezturiko Adierazpen Instituzionala bozkatuko da.

Euskara Mahaiaren gonbidapena

 

 

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut