Berriak Aldapa taldea lehendabizikoz aterako da danborradan

Aldapa taldea lehendabizikoz aterako da danborradan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

c70b5b26 668f 4862 b009 d73afd7bce1b

San Andres jaien usaina zabaltzen doa Azkoitian eta asteburua ekintzaz beterik dator. Aurtengo danborradan hamar taldek parte hartuko dute, horietatik batek, “Aldapa” taldeak estraineko aldiz. 19-20 urte inguruko 40 bat lagunek osatzen dute talde berria. Andramaixetarako egindako elastiko horia soinean dutela aterako dira kalera larunbatean, praka beltzak eta baserritar txapela. Guztira, danborradan 450 lagun inguru arituko dira danbor makilak astintzen, gaueko 22:00etatik aurrera.

Ekitaldiz beteriko astebura

Gaua heldu aurretik, goizean zehar, San Andres Plater Tiraketa izango da Izarre Jandalon, Orion elkartearen eskutik. Arratsaldez, haurrentzako San Andres Igeri Saria antolatu du Zubi Aurre Igeri Elkarteak eta Azkoitia-Azpeitia Raka Maraton taldeak, berriz, XIV. Herri Lasterketa.

Igandean ere giro polita nagusituko da kaleetan. Baserrietako produktuen eta bolillo lanen erakusketez gain, Garapenean Bidelagun Azoka egingo da. Zortzi elkartek hartuko dute parte eta herritarrek Gobernuz Kanpoko Erakundeen lana eta proiektuak ezagutzeko parada izango dute.

Aurten parte hartuko dute Gazteak eta Garapena, Behar Bidasoa, Esku Bidez, Lumaltik, The Direct Help, Mundu Solidarioa Helburu, Bidezko Merkataritza eta Acoes taldeek.

Igandean dantzariak ere protagonista izango dira. Bizkargi Musika Eskolako Dantza Taldea, Xabier Munibe eta Floreaga ikastetxeetako Kandiola Dantza Taldea eta Txalkor Txistulari Taldea kaleetan zehar ibiliko dira dantzan.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut