Berriak Udalak Floreaga auzoko irisgarritasuna hobetzeko dauden alternatibak aurkeztu ditu

Udalak Floreaga auzoko irisgarritasuna hobetzeko dauden alternatibak aurkeztu ditu

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Udalak Floreaga auzoko irisgarritasuna hobetzeko dauden alternatiben jendaurreko aurkezpena egin zuen atzo Elkargunean. LKS enpresa arduratu da auzoko irisgarritasun arazoei konponbidea nola eman aztertzeaz. Azterlanak hainbat alternatiba jasotzen ditu bost fasetan exekutatzeko.

Bost faseak batuta, auzo osoari soluzioa emateko lau igogailu eraiki beharko lirateke, eta igogailuekin batera, pasabideak, arranpak eta zebra-bideak. Esku-hartze osoak 1.648.901 euroko (BEZ kanpo) aurrekontua du eta beraz, aintzat hartu behar da denboren eta kostuen plangintza eta kudeaketa. Kontutan hartu behar da urteko udalak duen inbertsio ahalmena 1.200.000 eurokoa dela gutxi gora-behera.

Bizilagunek eskertu dute egindako lana eta atzoko aurkezpenean Udalari eskatu zioten lehenbailehen burutzeko lanak. Javier Zubizarreta alkateak esan zienez, Udalak 2019ko aurrekontuetan lehen eta bigarren faseko proiektuak egiteko diru-partida jartzeko konpromisoa hartuko du. Izan ere, alternatiba bakoitzak bere propiektu propioa garatzea eskatzen du exekutatu aurretik xehetasun tekniko guztiak jasotzeko. “Borondatea badugu eta soluzioak ere bai. Ez da gutxi. Orain, dirua eta denbora behar ditugu. Hasteko, lehenengo bi faseen proiektuetarako partida jarriko dugu. Udal bezala, herritar guztiekin pentsatu beharra daukagu zeren beharrak alde guztietan daude. Hor dago igerilekuen handitzea, argiteriaren erreforma, Plazaberriko proiektua, kirol elkarteek ere euren eskaerak dituzte… Denborak eta aurrekontuak ahalik eta modu egokienean eta orekatuenean kudeatzea dagokigu. Baina argi dugu irisgarritasun arazoei konponbidea eman behar diegula”.

IMG 4031

Azterlanaren planteamendua izan da auzo osoari soluzioa ematea eta ez bakarrik, zati edo bizilagun gutxi batzuei. Irisgarritasun arazoak konpontzen joango dira behetik hasi eta gorantz Aretxabaletara iritsi arte. Logika du behetik gora joateak, beheko igogailua jende gehiagok erabiliko baitu goikoa baino. Horregatik, esku-hartze bakoitzarekin kota irabazten joango da eta ez alderantziz.

Azterketak aurreikusten ditu igogailuak Floreaga eta Zuazola artean, Zuazola eta Floreagaberri artean, Floreagaberri eta Izarraitz artean lehengo igogailu proiektua berreskuratuz, eta azkenik Izarraitz eta Aretxabaleta artean. Horretaz gain, hirugarren fasean eskaileren ordez arranpak jarriko lirateke Zuazolan. 

Imagen1

1.Fasea. Floreaga-Zuazola.

fase 2

 2. Fasea. Zuazola-Floreagaberri.

Imagen3

3. Fasea – Arranpak jarriko dira Zuazolan.

Imagen4

 4 Fasea. Floreagaberriko igogailuaren lehengo proiektua gauzatuko da.

Imagen5

 5. Fasea. Izarraitz-Aretxabaleta.

 

 

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut