Berriak Sendiaren Eguna ospatu dute San Jose egoitzan

Sendiaren Eguna ospatu dute San Jose egoitzan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 3880

Adinduen Asteari amaiera emateko Sendiaren Eguna ospatu dute gaur San Jose egoitzan. Egoiliarren familien eta udal ordezkarien bisita izan dute. Javier Zubizarreta alkatea eta Ana Azkoitia eta Janire Igoa zinegotziak bertaratu dira udaletxetik eta baita Iñaki Lasa Gizarte Ongizateko teknikari arduraduna ere.

Musu bat, besarkada bat edo laguntza behar duenari ahal dugunok ematen saiatu behar dugula esan du Javier Zubizarreta alkateak, hori ez dagoelako kontu korronte batean, borontatean baizik.

Ordezkariek, Nekane Plazaola egoitzako zuzendariarekin batera, opariak banatu dizkiete egoiliarrei, elkarrekin konpainiaz, solasaldiaz eta hamaiketakoaz gozatzen zuten bitartean.

Atzokoa ere errutinatik kanpoko eguna izan zen egoitzan. Bertara laguntzera joaten diren boluntarioak gonbidatu zituzten afaltzera haien lan eskergarekiko beren esker ona adierazteko. Gizarte Ongizateko zinegotzi Nekane Larrañaga izan zuten mahaikide, Iñaki Basabe musikaria afaria girotzeaz arduratzen zen bitartean. Festa giroa nagusi.

Ikusi argazki guztiak hemen

Horra atzoko afarian boluntarioei abestutako bertsoa:

Gaurkoan afari honek

badu berezitasuna

egunero egoitzara

datorren lagunarena

musutruk zenbat lan zuek

hemen egin dezutena

meza, kantu, karta joko

eta pasira hurrena

nola eskertu guk zuei

dezuten prestutasuna

zuekin pasatzen degu

unerik zoriontsuena

jaso bihotz bihotzetik

irrifarrik goxoena 

eskerrik asko guztiori

eta besarkada bana. 

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut