Berriak Udal Musika Bandak Teodoro Ruiz omendu du

Udal Musika Bandak Teodoro Ruiz omendu du

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 3744

Udal Musika Bandak Teodoro Ruiz omendu du, musikariak aurten 50 urte bete dituelako bandako kide gisa eta Udala batu da omenaldira. Musikariek sorpresa eman nahi izan diote eguerdian Kontzejupean emandako kontzertu amaieran. Taldeak Santa Zezilia musikarien zaindariaren eguna ospatzeko eskaini du emanaldia eta une hori aprobetxatu nahi izan du Teodoro Ruizen ibilbidea txalotzeko.

Esker oneko ikur gisa, Bandaren urrezko intsignia ipini dio Ane Plazaolak Teodoro Ruizi eta bere emazteak ere lore-sorta bat jaso du. Halaber, Udaleko Kultura zinegotzi Sonia Vázquezek oroigarri modura udaletxearen irudiarekin koadro bat eman dio musikariari.

Ruizek hunkituta eta pozik hartu du omenaldia, familiak lagunduta.

IMG 3783

IMG 3754

IMG 3712

IMG 3732

 

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut