Berriak Astelehenean hasiko dira Balda kalean lanean bertako irisgarritasuna hobetzeko

Astelehenean hasiko dira Balda kalean lanean bertako irisgarritasuna hobetzeko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

balda

Datorren astelehenean, azaroaren 19an, hasiko dira Balda kaleko lanak bertako irisgarritasun arazoei konponbidea emateko. Aurreikuspenen arabera, pare bat hilabete iraungo dute obrek. Justu aste honetan bertan bildu da Hirigintza zinegotzi Miguel Angel Bastida bizilagunekin esku-hartzearen inguruko azalpenak emateko.

Gaur egun dauden oztopo arkitektonikoak kentzea da helburua eta errepidearen eta espaloien arteko kotak berdintzea Balda kaleko 14 eta 19 zenbakien artean. Orain eskailerak daude igogailua eta errepidea lotzen dituen pasagunean. Eskailerak desagertuko dira eta arranpa jarriko da.

Aurrekontua 70.000 eurokoa da. Obrek irauten duten bitartean Madinabeitia Plazako igogailuak martxan jarraituko du. Momentu puntualetan soilik etengo da zerbitzua. Alabaina, alboetako eskailerak itxita egongo dira. Ondorioz, bizilagunek bi aukera dituzte, edo igogailua erabili edo Nemesio Otaño kaletik sartu. Halaber, ibilgailuentzat Balda kalea itxita egongo da 15 eta 22 zenbakien artean. 

IMG 3599

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut