Berriak Haur, nerabe eta gazteen zibereskubide eta ziberbetebeharrei buruzko sentsibilizazio-kanpaina

Haur, nerabe eta gazteen zibereskubide eta ziberbetebeharrei buruzko sentsibilizazio-kanpaina

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

zibereskubideak

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak, azaroaren 20ko data baliatuz, Haurren eta Nerabeen Nazioarteko Eskubideen Eguna alegia, sentsibilizazio-kanpaina bat sortu du lurraldeko haur, nerabe eta gazteei beren zibereskubide eta ziberbetebeharrez ohartarazteko.

Kanpainak bi helburu nagusi ditu: batetik, prebentzioa eta sentsibilizazioa (arrisku-egoerei eta norberak dituen eskubide eta betebeharrei buruz), eta bestetik, gazteak ahalduntzea, Sarea ondo erabil dezaten laguntzea.

Gazteek teknologiaren erabilerari dagozkion portaera eta jarrera egokiak barneratzea nahi da, ahalik eta erabilera seguru eta osasuntsuena egitea. Horretarako, inplikatzea eskatu zaie (aldarrikatzea espazio horretan daudela eta elkarrenganako errespetuaren alde daudela). Ikuspegi positibo batetik, sarea ondo erabiltzeko bide-orriak eskainiko dira.

Ondorengo webgunean duzue informazio gehiago:

https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/kulturadigitala/like-zibereskubideei

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut