Berriak “Erlauntza”, ezkon aurreko agur eroa taularatuko dute Baztartxon

“Erlauntza”, ezkon aurreko agur eroa taularatuko dute Baztartxon

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Erlauntza Vaiven

Larunbat honetan, azaroaren 17an, “Erlauntza” antzezlana taularatuko dute Baztartxo Antzokian. Emanaldia 19:30ean izango da. Vaivén Produccionesek “malkoak eta irriak baimenik gabe nahasten diren komedia mikatza” egin du oraingoan Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean. Testua, berriz, Kepa Errastirena da.

Txikitako lagun koadrila bat asteburu pasa joango da landetze batera beraietako baten ezkon aurreko agurra ospatzera. Urteak ordea ez dira alferrik pasatzen eta elkarren arteko lotura estua sentitu arren, ezer ez da garai batean bezala: edo bai… Asteburu “eroa” izan behar zena, are gehiago erotuko da. Trapu zaharrak, esan gabeko gauzak, esandakoak, alkohola, droga eta erlauntz bat. Esaten da erleak direla animalien erreinuan hobekien komunikatzen diren izakiak. Eta dantzan komunikatzen omen dira...

Istorioa hezurmamituko duten aktoreak Sara Cozar, Getari Etxegarai, Itziar Atienza, Aitziber Garmendia, Leire Ruiz eta Naiara Arnedo dira.

Sarrerak leihatilan salduko dira egunean bertan 8 eurotan.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut