Berriak Euskaraldirako txapak hilaren 19tik 22ra bitartean banatuko dira Torrezurin

Euskaraldirako txapak hilaren 19tik 22ra bitartean banatuko dira Torrezurin

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

irudia euskaraldia

Jakina denez, Euskaraldian parte hartu nahi duten guztiek, aurrez izena emateaz gain, txapa identifikagarri bat jaso beharko dute eta Euskaraldiak irauten duen 11 egunetan soinean eraman. Txapak azaroaren 19an, 20an, 21ean eta 22an jaso ahalko dira Torrezuri aretoan 12:00etatik 13:00era eta 17:30etik 19:30era bitartean.

Txapak banatzeaz Euskara Mahaia arduratuko da. Bakoitzak bere rolaren araberako txapa eramango du, alegia, Ahobizirena edo Belarriprestena.

Momentuz Azkoitian izena eman dutenen artean 991 Ahobiziak dira eta 86 Belarriprestak. Guztira, 1077 lagun. Oraindik izena eman ez dutenek, badute aukera. Baldintza bakarra 16 urtetik gorakoa izatea da.

Izena emateko bi bide daude. www.euskaraldia.eus webgunearen bitartez edo herriko hainbat gunetan jarrita dauden kutxetan. Ondorengo tokietan, alegia: Elkargunea, Udal Liburutegia, anbulatorioa, Floreaga Ikastetxea, Xabier Munibe ikastola, Izarraitz Lanbide Heziketa, Azkoitia BHI, Txerloia Futbol zelaia, AEK, Bizkargi Musika Eskola, udaletxeko harrera, Plaza Ondo Jubilatu Elkartea, San Jose Egoitza eta Odol Emaileen egoitza. Aipatu toki bakoitzean bete beharreko eskuorriak daude eta bete ostean kutxan sartu besterik ez da egin behar.

Euskaraldia azaroaren 23tik abenduaren 3ra burutuko da.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut