Berriak Alde Zaharreko lokaletan negozioa zabaltzeagatik diru-laguntzak eskatzeko epea irekita dago

Alde Zaharreko lokaletan negozioa zabaltzeagatik diru-laguntzak eskatzeko epea irekita dago

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Hirugarren urtez jarraian, Udalak diru-laguntzak emango dizkie aurtengo urtean Alde Zaharreko lokaletan establezimendu komertziala zabaldu duten edota negozioa eskuz aldatu eta jarraipena emango dieten merkatariei. Laguntzekin bilatzen dena da Alde Zaharra bizirik mantentzea eta ekintzailetasuna sustatzea. Diru-laguntza eskatzeko epea abenduaren 3an amaituko da. Udaletxeko arreta bulegoan aurkeztu beharko da eskaera.

Onuradunek hiru urtez jarraian jasoko dute laguntza. Lehenengo urtean, alokairuaren kostuaren %75a, gehienezko kopurua hileko 300 eurokoa delarik. Bigarren urtean, kostuaren %50a, gehienez 250 euro jasoko dituztelarik hilean. Hirugarren urtean, berriz, alokairuaren %25a lagunduko da diruz eta gehienez 125 euro jasoko ditu ekintzaileak.

Iaz bi establezimenduk eskuratu zuten laguntza eta duela bi urte, bostek. Denek hiru urteko epean jasoko dute laguntza.

Udalak eskatzaileen artean balorazioa egingo du eta finkatuta dituen irizpideen arabera banatuko ditu laguntzak. Besteak beste, negozioaren originaltasuna, aurreikusitako inbertsioa, sortutako lanpostuak edota alokairuaren prezioa.

Oinarriak (pdf)

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut