Berriak Izarraitz Lanbide Heziketak Lanbidek diruz lagundutako ikastaroak eskainiko ditu langabetuentzat

Izarraitz Lanbide Heziketak Lanbidek diruz lagundutako ikastaroak eskainiko ditu langabetuentzat

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Langabetuen ikastaroak18 19 KARTELA EUSK Izarraitz Lanbide Heziketak bere formakuntza eskaintza zabalduko du langabezian dauden pertsonei zuzendutako ikastaro sortarekin. Lanbidek finantzatutako ikastaroak dira. “Lanik gabe dauden emakumezko eta gizonezkoentzat aukera bat da eta hau guztia lortu dugu Udalen, Iraurgi Berritzenen eta kontratatzeko konpromisoa hartu duten bailarako enpresen laguntzari esker”, dio zentroko zuzendari Eduardo Sudupek.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailari eskatu zitzaion langabetuentzat ikastaroak jartzea eta aurrerantzean ere bide beretik jarraituko da, izan ere, formakuntza da laneratzeko biderik azkarrena.

 

Oraingoan hiru ikastaro eskainiko zaizkie langabetuei eta abenduaren 3an hasiko dira saioak. Gainditzen dutenek Lanbide Ziurtagiria eskuratuko dute. Emango diren ikastaroak dira: “Mendeko pertsonei gizarte erakundeetan gizarte eta osasun arreta ematea”, “Txirbil-harroketa bidezko mekanizazioa” eta “Elektrodo estalizko eta TIG bidezko soldadura”. %50ak lan kontratua izango du.

Mendeko pertsonei arreta emateko ikastaroari dagokionez, 370 orduko iraupena izango du formakuntzak eta beste 80 praktika ordu enpresan. Mekanizazioko ikastaroaren kasuan, formakuntza orduak 540 dira eta beste 80 praktika ordu eta soldadura ikastaroa 640 ordukoa da eta horri 40 praktika ordu gehituko zaizkio. Ikastaroak maiatzean, ekainean eta uztailean amaituko dira hurrenez hurren.

Plaza kopurua mugatua da eta izen-ematea zabalik dago jada. Lanbideren bulegoetan edo www.lanbide.euskadi.eus webgunearen bitartez eman daiteke izena. Informazio gehiagorako deitu 943 85 21 74 telefonora.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut