Berriak Erorikoak prebenitzeko tailerra 60 urtetik gorakoentzat

Erorikoak prebenitzeko tailerra 60 urtetik gorakoentzat

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

ikonoUdaleko Gizarte Ongizate sailak Osasun Publikoarekin eta Azkoitiko anbulatorioarekin elkarlanean Erorikoak Prebenitzeko Tailerra antolatu du bigarren urtez jarraian 60 urtetik gorakoentzat.

Parte hartu nahi dutenek zabalik dute izen-emate epa azaroaren 16ra arte. Izen-ematea anbulatorioan egin daiteke edo 943 00 76 10 telefono zenbakira deituta. Ekimena doakoa da. Tailerrak bi zati ditu, teorikoa eta praktikoa. Saioak Elkargunean izango dira azaroaren 20an eta 22an, 10:00etatik 12:00etara.

Parte teorikoan, arrisku faktoreak jorratuko dira, kalean edo etxean egon daitezkeenak edota adinak eragiten dituen aldaketa fisiologikoek dakartzatenak, erreflexuen eta bizkortasunaren galeran. Halaber, herritarrek eskuratu ahal dituzten zerbitzu eta baliabideen berri emango zaie partaideei.

Zati praktikoa ariketa fisikoan oinarrituko da. Ohean edo aulkian egoteko jarrera egokiak, makuluak nola erabili edo erori ezkero, altxatzeko teknikak azalduko dira.

Helburua da pertsona nagusiak arrikuez jabetzea. Izan ere, adituen arabera 60 urtetik gorako pertsonen erdiek jasaten dute erorikoren bat urtean. Pertsona nagusien artean istripuen %90etik gora erorikoak dira.

Tailerrerako plaza kopurua mugatua da. Edonola ere, ez da baztertzen beste tailer bat antolatzea jendea kanpoan geratzen bada.

KARTELA II

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut