Berriak Adinduen Astea ospatuko da pertsona nagusien ekarpena aitortzeko

Adinduen Astea ospatuko da pertsona nagusien ekarpena aitortzeko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 9963

Adinduen Astea ospatuko da San Jose Egoitzan azaroaren 13tik 18ra bitartean. Pertsona nagusiek gizarteari egiten dioten ekarpena aitortzea du helburu, euren esperientzia, baloreak eta ematen duten eredua aintzakotzat hartuz. Adinduen Astearen edizio berri honek hori guztia omendu nahi du.

Aurtengo nobedadeetako bat da Boluntarioen Eguna antolatu dutela. Bertakoei laguntzera eta konpainia egitera gerturatzen diren boluntarioak egoiliarrekin afaltzera joango dira larunbat gauean. Baina aste osoan izango dituzte bisitak. Floreaga ikastetxeko, Xabier Munibe Ikastolako eta Azkoitia BHI-ko ikasleak ere gerturatuko dira San Jose egoitzara errutina hautsi eta konpainia egiteko.

Bizkargi Musika Eskolako eta Txalkor Txistulari Elkarteko kideek ere egina dute hitzordua. Euren instrumentuekin giroa alaitzera joango dira.

Bisitez gain, XXVIII. Seiko Urre Txapelketa, txokolatada eta bingoa izango dituzte eta atsedenerako tarte gutxi.

Edizioari amaiera emateko asteburua ere bizia izango da. Larunbatean Iñaki Basabe abeslaria arituko da bere gitarrarekin afalorduan eta igandean Sendiaren Eguna ospatuko da. Javier Zubizarreta alkatea eta Nekane Larrañaga zinegotzia bertan izango dira bertakoei opariak banatzeko, beraien eta senitartekoekin hamaiketakoaz gozatzen duten bitartean. Ondoren, egoiliarrekin egingo dute bazkaria. Ikusi egitaraua (pdf)

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut