Berriak Udane Juaristi: “Emakume baserritarra omendu nahi izan dut horma-irudi honekin”

Udane Juaristi: “Emakume baserritarra omendu nahi izan dut horma-irudi honekin”

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 3444

Atzo ekin zion Udane Juaristik lanari. Berdura Plazan horma-irudi bat margotzen ari da eta ostiralerako bukatuta izango duelakoan dago. Baserritarra eta emakuma. Horixe da omendu nahi izan duena. “Beti bigarren maila batean egon da emakumea eta isilpeko lan hori azaldu nahi dut”, dio.

Kanpoan ibili da azkenaldian Juaristi horma-irudiak egiten eta “herrian bertan bat egiteko gogoa nuen. Udalari proposatu nion eta Berdura Plazako horma eskaini zidaten. Ideia polita iruditu zitzaidan tokiari bizia emateko zeren gustatzen zaidana da ideia bertako egitea, irudia tokiarekin erlazionatzea”.

Kasu honetan, bere birramona zenaren argazki bat hartu du abiapuntu. Uzin baserrikoa zuen birramona, Kandida Azkarate Askasua. “Bere argazki zahar bat hartu nuen eta konposizio bat landu nuen”. Horixe da hain justu Berdura Plazan ikusiko den irudia. Hiriko eszenak apur bat alboan utzi eta pertsonak margotzen ari da azken boladan.

Teknikari dagokionez, orain arte, argazkia eta pintura nahasten zituen arren, azkenaldian pinturan sakontzeari ekin dio “horretarako gogoa nuelako” nahiz eta argazki zaharren eta berrien arteko kontrasteak bilatzea ere gustuko duen.

Hamar urte inguru daramatza Udane Juaristik artea lantzen. Azkoitiko hainbat tokitan daude bere lanak baina gehienak barruetan. Irunen, Donostian, Baionan edo Lekunberrin eta Madrilen edo Bartzelonan egin ditu azken horma-irudiak.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut