Berriak Emakunderen berdintasun gune ibiltariak zabalduko du azaroaren 25aren bueltan antolaturiko egitaraua

Emakunderen berdintasun gune ibiltariak zabalduko du azaroaren 25aren bueltan antolaturiko egitaraua

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Indarkeria kartela 18 Emakunderen berdintasun gune ibiltariak zabalduko du Udaleko Berdintasun sailak azaroaren 25aren bueltan antolaturiko egitaraua. “Berdintasuna ikasi egiten da. Irakatsi berdintasuna” lelopean, Emakundek “Berdintasunerako Gunea”ren baitan eskaintzen du gune edo autobus ibiltaria eta Azkoitian izango da bihar eta etzi, azaroaren 7an eta 8an, hain zuzen. Parrokia aurrean egongo da eta ikasleak bertaratuko dira hezkidetza inguruan hausnartzera.

Hurrengo hitzordua “Kabi biluziak” dokumentalaren proiekzioarekin dator. Hilaren 19an izango da emanaldia Elkargunean 17:00etan. Virginia Senoslainen eta Juan Luis Napalen zuzendaritzapean, filmak indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen errealitate tristea erakusten du. Emakume horien eta tratu txarren aurkako borrokan adituak direnen testigantzak jasotzen ditu dokumentalak.

Abarketatxo Ludotekan eta Artxamendi Topalekuan ere sakon landuko dute hezkidetza eta genero berdintasunaren gaia. Ludotekan azaroaren 19tik 23ra bitartean, gaiari lotutako margoketa lanak eta bideo emanaldiak izango dituzte. Horma-irudi bat ere egingo dute. Halaber, Goezenen “Denok Zu“ abestiaren koreografia landuko dute, selfi eta jolasak egiteaz gain. Topalekuan, berriz, role-play bat egingo dute eta baita indarkeria matxistaren inguruko hausnarketa saioa ere. Berdintasunaren aldeko mezuak zabaltzeko ere aprobetxatuko dute aukera sare sozialez baliatuz.

Bestetik, udal ordezkariek adierazpen instituzional bat adostea da asmoa, emakumeen aurkako biolentzia errotik mozteko, estrukturala bihurtu baita arazoa.

Kartela (PDF)

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut