Berriak “Azkoitiko estanpak 1950-1968” argazki erakusketa ikusgai Torre Zuri aretoan

“Azkoitiko estanpak 1950-1968” argazki erakusketa ikusgai Torre Zuri aretoan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 3243ok

Josu Arroitajauregi Argazki Bildumako irudiek osatzen dute Torre Zuri aretoan ikusgai dagoen “Azkoitiko estanpak 1950-1968” argazki erakusketa. Udaletxeko artxibozaina den Imanol Mujika arduratu da erakusketaren antolaketaz Jose Valderrey argazki eta ikerlariarekin elkarlanean. Irudiek orain dela 50-70 urte inguruko Azkoitia eta azkoitiarren bizimodua nolakoa zen erakusten dute, orduko testigantza gaur egunera ekarriz.

Atzo inauguratu zen erakusketa eta azaroaren 18ra arte bisitatu ahalko da ostegunetik igandera bitartean. Ostegun eta ostiraletan 18:00etatik 20:00etara, larunbat eta jai egunetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara- Igandetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara.

Mujikak azaldu duenez, “1997an erosi zion Azkoitiko Udalak Juan Bautista Mendizabalen ekimenez, erakusketako argazkien negatibo bilduma, herriaren ondare bihurtuz”. Urteetan udal artxiboan gordeta egon ostean, Jose Valderreyren laguntzarekin, bilduma antolatzeari ekin zion bikoteak. Kontutan hartu behar da bilduma 200 bat mila negatibok osatzen dutela. Horietatik 175 irudi inguru erreskatatu dituzte erakusketarako.

Kontserbazioa bermatzeaz gain, positibatzeaz arduratu dira eta zabalkundea ere eman nahi izan diote, erakusketak argi uzten duen moduan. “Edozein fondo edo bildumak –dio Mujikak- eta areago herriarena izanik, zabalkundea ere izan behar du bere helburuen artean, eta hartara dator erakusketa hau. Ez lanak amaitu direlako hala ere, oraindik asko baitago egiteko, baizik eta bizpahiru urte hauetan egindakoaren berri emateko”.

Erakusketa bildumako irudirik zaharrenekin abiatzen da. Duela 50-70 urteko Azkoitia beraz. “Gehientsuenak 60ko hamarkadakoak dira, Josu Arroitajauregik egindakoak. Irudiak gaika antolatu dira eta nahasian agertuko dira antzeko motiboak dituzten baina denboran garaikide ez diren argazkiak: hiletak, kirolak, lana, paisaiak, jendea eta erretratuak, gertakariak, e.a“. Valderreyk azaltzen duen moduan, Azkoitian urte luzeetan Arroitajauregitarrak ziren argazkilari profesional bakarrak eta mota guztietako gertakizunak hilezkortzen zituzten.

Irudiez gain 20. hamarkada aurreko kamera bat edo negatiboak tratatzeko makina ikus daitezke.

Mujikaren hitzetan, aukeraketa ez da erraza izan, baina “bai maitasunez eta errespetuz eginikoa”.

IMG 3223ok

IMG 3237rec

ok

IMG 3239rec

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut