Berriak Udalak irisgarritasuna hobetzeko dauden alternatiben azterlana aurkeztu die Floreagako bizilagunei

Udalak irisgarritasuna hobetzeko dauden alternatiben azterlana aurkeztu die Floreagako bizilagunei

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

 bilera floreaga

Hilabete batzuetako lanaren ostean, LKS enpresak Udalaren eskuetan jarri du Floreaga auzoko irisgarritasuna hobetzeko dauden alternatiben azterlana, alegia. Dokumentuak aukera ezberdinak jasotzen ditu bereizitako bost fasetan exekutatzeko. Bost esku-hartzeak batuta, proiektuan lau igogailu eta hainbat pasabide, arrapala eta zebra-bide berri eraikitzea proposatzen da irisgarritasun arazoei soluzioa jartzeko. Horrek denboren eta kostuen plangintza zorrotza egitea ere eskatzen du.

Javier Zubizarreta alkateak, LKS enpresako teknikaria bidelagun duela, gaur aurkeztu die alternatiben azterlana Floreaga auzoko bizilagunen ordezkariei. Bizilagunek “bileratik pozik“ atera direla adierazi dute. Emandakoa urrats garrantzitsua da baina ia bi milioi euroko proiektuaz ari gara. Hori horrela, Udalak argi du aurrera eramateko modu bakarra faseka garatzea dela, behetik gorantz soluzioak jarriz Aretxabaleta kaleraino iritsi arte.

Lehenengo faseak irisgarritasun arazoa konponduko luke Floreaga eta Zuazola artean; bigarrenak, Zuazola eta Floreagaberri artean; hirugarrenak Zuazolak dauden eskaileren ordez arranpak jartzea aurreikusten du; laugarren faseak Udalak lehendik zuen igogailu proiektua berreskuratzen du baliagarria dela ikusita eta azken eta bosgarren faseak Izarraitz eta Aretxabaleta arteko irisgarritasuna hobetuko luke.

“Nahi genuena da -esan du alkateak- azterlan sakona egitea eta ez adabaki bat jarri. Orain lanak noka exekutatu ikusi behar dugu. Abiadura apala izango du baina aurrera joango da“.

Bizilagunen ordezkari batek alkateari galdetu dio 2019ko aurrekontu orokorretan ze partida jarriko den Floreagako irisgarritasuna hobetzeko. Alkateak esan dio galdera horren erantzuna azaro amaieran izango duela oraindik kontuen proposamenik ez duelako esku artean. Hala ere, alkateak gaineratu dio lehenengo faseko lanen proiektua lantzeko partida jartzea nahiko lukela. Izan ere, fase bakoitza garatu aurretik, dagokion exekuzio proiektu propioa lantzea beharrezkoa da.

Kontutan hartu behar da, esaterako, eskailera mekanikoak ez direla pertsona guztientzat irisgarriak, eta ondorioz, ez dira baliagarriak.

Alternatiben aurkezpen publikoa Elkargunean

Neurri handiko proiektua da eta material bisualik gabe ulertzeko nahikoa konplexua. Horregatik, udalak alternatiben azterlanaren aurkezpen publikoa egingo du azaroaren 20an, 19:00etan, Elkargunean Floreagako bizilagunei eta interesa duten herritarrei zuzenduta.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut