Berriak Javier Zubizarreta alkateak bilera egin du Arantxa Tapia sailburuarekin

Javier Zubizarreta alkateak bilera egin du Arantxa Tapia sailburuarekin

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 2579

Javier Zubizarreta alkateak bilera egin zuen atzo Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiarekin herriko egoera industrialari gainbegirada bat emateko xedez. Alkateak hainbat gai izan zituen hizpide, besteak beste, jakinarazi zion Azkoitian agortuta dagoela lur industriala baina Arau Subsidiarioak aldatze lanetan ari dela Udala Izarre Jandaloko lursailak birkalifikatzeko eta horrela, arazoari konponbidea eman. Bestetik, Sprilurrek kudeatzen dituen Oinartxo industrialdeako pabilioiei irteera nola eman ere jorratu zuen alkateak sailburuarekin. Arantxa Tapiak ondo kontutan hartu zituen esandakoak eta Azkoitiko enpresen inguruan bere departamenduak duen informazioa partekatu zuen alkatearekin.

Halaber, sailburuak bilera aprobetxatu zuen Eusko Jaurlaritzaren ildo estrategiko nagusien berri emateko hainbat esparrutan, hala nola, nazioartekotzean, digitalizazioan, energia politiketan edota logistikan. Sailburuaren esanetan, hazkuntza jasangarria, humanoa eta inteligentea dira oinarriak. Jarritako erronken artean daude 2020rako BPGren %25era heltzea industriaren pisua eta %10etik behera jaistea langabezia tasa.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut