Berriak Eskualdatzea Merkataritza Sektorean jardunaldia

Eskualdatzea Merkataritza Sektorean jardunaldia

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

eskualdatzea

Urola Erdiko merkataritza mahaiak, eskualdeko merkatariei bideratuta, erretiroa eta eskualdaketa gaiaren inguruan antolaturiko bi jardunaldietatik azkena urriaren 25ean izango da "Merkataritza: Negozioen balorazioa eta eskualdaketa" izenburupean.

Hitzordua Azpeitiko Sindikatu Zaharreko lehen solairuan izango da 14:30etik 16:30era. Jardunaldian zehar, negozioen balorazio ekonomikorako irizpideak nahiz hauen eskualdatzean aintzat hartu beharreko xehetasunak aurkeztuko dira. Era berean, kontzeptu teorikoak egoera praktiko eta errealen aurkezpenarekin aberastuko dira. Jardunaldia gidatzeaz PKF Attest aholkularitza enpresako Eunate Llona.

Erretiro nahiz eskualdatze gaietan interesa duten eskualdeko merkatari guztiei irekia da jardunaldia, hauek merkataritza elkarteetako bazkide izan edo ez. Jardunaldietan parte hartzeko izena ematea gomendatzen da eta hau Urriak 23 asteartea baino lehen egitea eskatzen da honako bitartekoak erabiliz:

  • Azpeitia: Xabier Aldalur;  Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu ; 688 823 944
  • Azkoitia: Sara Rodriguez;  Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu ; 608 313 024
  • Zestoa: Juanjo Allur;  Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu ; 678 085 387

UROLA ERDIKO MERKATARITZA MAHAIA

Azkoitiko Udala, Azpeitiko Udala, Zestoako Udala, Dendartean - Gipuzkoako merkatari, ostalari, zerbitzu enpresa eta autonomo elkarteen bilkura-, Herrixen –Azkoitiko Merkatarien Elkartea-, Bertan –Azpeitiko Merkatarien Elkartea, Zestoan –Zestoako Merkatarien Elkartea- eta Iraurgi Berritzenek –Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentzia- osatzen dute eskualdeko merkataritza mahaia.

Gune honek, eragile kideen artean lankidetza proiektuak garatuz, eskualdeko merkataritza txikia sustatzea du helburu eta azken hilabeteetan ekimen ezberdinak jarri ditu abian. Besteak beste, eskualdeko kontsumo ohiturak ezagutzea helburu zuen "MerkaUrola" azterketa edota eskualdeko merkataritza sustatzeko abian jarri zen sentsibilizazio kanpaina.

Antolatu berri diren jardunaldien bitartez, egun eskualdeko merkataritzan identifikatu diren bi behar ezberdini eman nahi zaio erantzuna. Batetik, lehen saioaren bitartez, eskualdeko merkatarien adina gero eta nagusiagoa den honetan hauen erretiroa egoki kudeatzeko argibideak eskaini nahi dira. Bestetik berriz, bigarren jardunaldiak, merkataritza establezimendu ezberdinen eskualdatze prozesuen inguruko xehetasunak argitzea du helburu.

MERKATARITZA DEKRETU BERRIA

Amaitzeko, EAE-ko "Turismo, Merkataritza eta Kontsumo" sailak Urriaren 2an jaulgitako dirulaguntza berri baten berri ematen da. Honen arabera, onuradun izan daitezke 2017ko uztailaren 1az geroztik EJZan alta eman duten merkataritza establezimendu berriak edo ta salmenta puntu berri bat ireki dutenak. Oro har, enpresa berrien sorreran nahiz hauek handitzeko egindako gastu eta inbertsioak lagundu ahalko dira.

Dirulaguntza programa honen berri izan nahi duen merkatari oro, aurrez aipatzen diren harremanetarako datuak jarraituz, bere udalerriko merkataritza elkarteko tenikariarekin jarri daiteke harremanetan.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut