Berriak Herriko hainbat gunetan eman daiteke izena Euskaraldian parte hartzeko

Herriko hainbat gunetan eman daiteke izena Euskaraldian parte hartzeko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

euskaraldia

Euskaraldia gerturatzen ari denez, herriko hainbat gunetan izena emateko aukera zabaldu da. Herritarrek bi bide dituzte izena emateko. Alde batetik, online egin daiteke www.euskaraldia.eus orrian sartuta. Bestetik, helburu berarekin herriko hainbat tokitan izen-emate orriak eta kutxak jarri dira.

Ondorengo guneetan eman daiteke, beraz, izena: Elkargunean, Udal Liburutegian, anbulategian, Floreaga Ikastetxean, Xabier Munibe ikastolan, Izarraitz Lanbide Heziketa zentroan, Azkoitia BHIn, Txerloia Futbol zelaian, AEKn, Bizkargi Musika Eskolan, udaletxeko harreran, Plaza Ondo Jubilatu Elkartean, San Jose Egoitzan eta Odol Emaileen egoitzan.

Izena emateko biderik azkarrena eta errazena webgunearen bitartez egitea da baina erraztasunak emate aldera, jarri dira kutxak.

Izena ematerakoan adierazi behar da Ahobizi edo Belarriprest rola hartuko den. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra, partaide bakoitzak identifikaziorako txapa bat eramango du soinean.

Txapak Torrezuri erakusketa aretoan banatuko dira azaroaren 19-20-21 eta 22an. Txapa jasotzeko derrigorrezkoa da aurrez izena emanda izatea.

Ekimen honetan 16 urtetik gorako herritarrek har dezakete parte bi rol hauetako batean:

  • Ahobizi: Euskara dakiten edo ulertzen duten pertsonekin euskaraz arituko dira eta ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz eginen diete.
  • Belarriprest: Gutxienez euskaraz ulertzen duten pertsonak dira, eta ahobiziei gonbidapena luzatzen diete haiekin euskaraz aritzeko. Belarriprestek euskaraz edo gaztelaniaz erantzun dezakete.
  • euskaraldia

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut