Berriak Hizkuntza Eskolako ikasturtea 193 lagunek hasi dute

Hizkuntza Eskolako ikasturtea 193 lagunek hasi dute

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

hizkuntza eskola

Hizkuntza Eskolaren Azkoitiko gela desplazatuetan 193 lagunek hasi dute 2018-19 ikasturtea. Hizkuntzak ikasteari ekin diotenen artean 101 emakumezko eta gizonezkok ingelesa hautatu dute maila ezberdinetan. Eskolan B1.1, B1.2 eta B2 mailak eskaintzen dira ingelesean. B2 taldea da jendetsuena 56 lagunekin.

Nobedadeen artean, aipatzekoa da aurtengo ikastaro eta tituluen eskaintza. Izan ere, alemanean A1 mailari A2 gehitu zaio eta estrainekoz, frantseseko eskolak ematen hasi dira, A1 mailan.

Frantsesean 30 ikasle hasi dira eta alemanean 22 pertsonako bi talde osatu dira, 44 lagun guztira.

“Proiektuaren hasieran esanda bezala, gure helburua da gero eta ikastaro eta hizkuntza gehiago ikasteko aukera ematea. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailak du eskumena erabakitzeko zer eta non eman, baina Udalak lanean jarraituko du eskaerei erantzun ahal izateko. Hizkuntzak ikastea, gainerako formakuntza aukera guztiak bezala, laneratzea errazten duen bide bat bezala ulertzen dugu”, dio Marijose Arregi Hezkuntza zinegotziak.

2018-2019koa, Azkoitiko Gaztanenea Formakuntza Zentroko geletan ematen den hirugarren ikasturtea da. Proiektuarei ingeles hutsarekin eman zitzaion hasiera eta iaz alemana gehitu zitzaion. Aurten, berriz, frantsesarekin osatu da eskaintza.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut