Berriak Autobusak ipiniko dira Elosuko ganadu ferirako

Autobusak ipiniko dira Elosuko ganadu ferirako

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 2529

Urtero bezala, Udalak autobusak ipiniko ditu ostiralean, urriaren 12an, Elosuko Mendi Ganadu Ferira joan-etorria egiteko. Bi autobus ibiliko dira etengabe bueltaka. Goizeko 9.00etan aterako da lehenengo autobusa Eroski txikitik eta azkena Elosutik Azkoitira iluntzeko 20:30etan aterako da.

Elur Txiki Elkarteak egitarau dotorea antolatu du feriaren 40. Ediziorako. Goizean zehar artisautza eta bertako produktuen azoka izango da ikusgai eta bertako txahala dastatzeko aukera.

11:00etatik 14:00etara haurrentzat puzgarriak egongo dira eta 12:30etik aurrera, bertso saioa Julio Soto eta Amets Arzallusekin. Jarraian, giroa alaitzen, Laja II eta Lutxurdio trikitilariak.

Bazkal ostean, bertsolariek taula gainean beste saio bat egingo dute eta zaldi proba egingo dute 900 kiloko Ixaun harriarekin Aulestiako Ibekohondo eta Markina Xemeingo Agarre etxeetako zaldiek. Erromeriarekin emango zaio amaiera egunari. Egitaraua (pdf)

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut