Berriak Establezimenduetan euskararen presentzia areagotzeko laguntzak

Establezimenduetan euskararen presentzia areagotzeko laguntzak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

establezimenduei laguntzak 1 Aurreko urteetan bezala, Udalaren euskara zerbitzuak laguntza ekonomikoak eta teknikoak bideratuko ditu euskararen presentzia areagotu nahi duten establezimenduentzat. Eskaerak euskara sailean aurkeztu beharko dira eta horretarako azken eguna urriaren 31 da.

Merkatariek laguntzak jaso ditzakete, besteak beste, webgunea, programa informatikoak edota publizitatea euskaraz egiteagatik.

Halaber, diruz lagunduko da kanpoko errotuluak eta materiala, hala nola, poltsak, kartazalak, bisita txartelak, albaranak, fakturak, e.a. euskaratzea.

 

Kopuruei dagokienez, web osoa euskaraz egiteagatik edota publizitatea euskaraz egiteagatik, kasu bakoitzean kostuaren %60 lagunduko da diruz, gehienez 600 euroko laguntza jasoko duelarik establezimenduak.

Kanpoko errotuluak eta materiala euskaratzeagatik gehienez laguntza 360 eurokoa da, kostuaren %50a lehenengo kasuan eta %60a bigarrenean.

Horretaz gain, lanean erabiliko diren testu laburrak itzultzeko edo euskaraz idatzita baldin badaude, zuzentzeko laguntza eska daiteke Udaleko euskara zerbitzuan.

Establezimenduei laguntzak (PDF)

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut