Berriak Azkoitia BHI, Euro School Net 2000 sarearen urteko batzarraren anfitrioia

Azkoitia BHI, Euro School Net 2000 sarearen urteko batzarraren anfitrioia

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 2177

Azkoitia BHI kide den Euro School Net 2000 sare europarraren urteko batzarraren anfitrioia da. Europako hamar ikastetxetako hogeita hamar irakasletik gora bildu dira gaur Intsausti Jauregian partekatzen dituzten proiektuak jorratzeko eta euren esperientziak eta ezagutza trukatzeko. Javier Zubizarreta alkateak egin die harrera Hezkuntza zinegotzi Marijose Arregikin batera.

”Hizkuntzak –esan die alkateak- dakizkiten gazteak nahi ditugu, irekiak, munduan zehar ibiltzeko arazorik ez dutenak, ekintzaileak. Eta horretarako, zuek bultzatzen dituzuen elkartrukeak oinarri oinarrizkoak direlakoan nago“. Bere hitzetan, “teknologiaren aurrerapenari esker mundua txikitu egin da. Gero eta txikiagoa eta konplexuagoa da. Ez dugu distantziaren noziorik eta ikasleen, langileen eta herritarren mugikortasunak testuinguruak goitik behera aldatu ditu urte gutxitan“.

1998a geroztik Azkoitia BHI-ko –lehen Urola Ikastola Azpeitia-Azkoitia BHI- 800 neska-mutil inguru izan dira Europako herrialderen batean egonaldi bat egiten. Hain justu, Euro School Net sarea Bruselan 2000. urtean jaio zen ikasle eta irakasleei ateak zabaltzeko eta elkartruke proiektuen bidez Europan ikasteko aukerak ahalbidetzeko ”gure arteko lankidetza estutuz“ eta ”heziketa internazionala eskainiz gero eta gehiago europar hiritar sentituko diren gazteei“.

Urteko batzar orokorra tarteko, hirugarrenez etorri dira Azkoitira Euro School Net sareko ordezkariak. Azkeneko aldian 2015ean Italia, Ingalaterra, Herbehereak, Alemania, Polonia, Estonia, Finlandia edota Espainiako 17 zentrotako ordezkariak bildu ziren. Urola BHIkin batera, sarera atxikita dago HUEZI-Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea.

IMG 2161

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut