Berriak Urtebetean zabortegira bideratutako bolumen handiko hondakinak erdira jaitsi dira

Urtebetean zabortegira bideratutako bolumen handiko hondakinak erdira jaitsi dira

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

ISS 4726 01756

Bolumen handiko hondakinak biltzeko zerbitzua duela urtebete aldatu zen. Ordura arte, kaleko edukiontzietan uzten ziren egun jakinetan. Iazko uztailetik aurrera, ordea, Emaus Kooperatibaren bidez egiten da bilketa eta Urola Erdiko Mankomunitatearen arabera, aldaketa onerako izan da.

“Urtebetean –dio Mankomunitateak- bolumen handiko hondakinen bilketak hobera egin du: berrerabiltzen den hondakin kopurua hirukoiztu egin da eta zabortegira bideratutakoa erdira jaitsi da. Hori horrela, zoriondu egin behar ditugu herritarrak. Bestalde, zoriondu zerbitzuaren aldaketa ondo egin delako, hondakin gutxi azaltzen baita kaleko edukiontzien alboan. Era berean, nabarmen igo da bolumen handiko bilketan diharduen Emaus kooperatibak jasotako deiak”.

Hori horrela, Urola Erdiko Mankomunitateak eta Udalak gogorarazi nahi diete herritarrei Emaus kooperatibak ze hondakin mota jasotzen duen. Gainera, berdin du hondakin horiek berrerabiltzeko moduan egon ala ez, Emausek guztiak jasotzeko ardura baitu. Emausek biltzen ditu:

- Tresna elektriko edo elektronikoak, esaterako, telebistak, irratiak, garbigailuak, berogailuak e.a.

- Egurrezko, metalezko edo beirazko osagaiak dituzten altzariak (armairuak eta antzekoak, mahaiak, mesanotxeak, besaulkiak, sofak, e.a)

- Oheak, andak, somierrak eta lastairak.

- Era guztietako arropak, oinetako eta jostailuak, liburuak zein beste edozein antzeko objektu.

Horrelako materiala jasotzeko nahikoa da 656 789 574 telefonora deitu eta hitzordua jartzea. Emaus Kooperatibako langileak doan joaten dira norberaren etxera jasotzera.

Bolumen handiko hondakinak botatzeko herritarrek badute beste aukera bat,, Garbigunera eramatea, alegia. Askorentzat, ordea, erosoagoa eta errazagoa da Emausera deitzea. Bi zerbitzuetako edozein erabili daiteke.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut