Berriak Joseba Apaolaza: “Futbolaren bueltan gehiegikeri gehiegi ematen da eta Jokoz Kanpo antzezlanak hori erakusten du”

Joseba Apaolaza: “Futbolaren bueltan gehiegikeri gehiegi ematen da eta Jokoz Kanpo antzezlanak hori erakusten du”

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 2092

Futbola aitzakia hartuta, “pixuzko gaiak” jorratzen dira Borobil Teatroak ekoiztutako “Jokoz kanpo” antzezlanean. “Sortzen diren frustrazio, ankerkeria eta horrelako jokaeren esposizio bat da funtzioa”, dio Joseba Apaolaza aktoreak. Luxuzko beste bi aktorerekin partekatuko du oholtza Apaolazak: Asier Hormazarekin eta Asier Sotarekin. Atrezzo hutsarekin eta “futbtolak duen handitasun perbertsoaren inguruan” gaurkotasun handiko komedia eskainiko dute. “Gehiegikeri gehiegi ematen da eta antzezlanak hori erakusten du”.

Larunbat honetan, urriaren 6an, aurkeztuko dute antzezlana Baztartxo Antzokian. 19:30ean izango da eta 6 euroko prezioan eskuratu ahalko dira sarrerak leihatilan.

“Antzezlana amaieratik hasten da. Bi entrenatzaile epaiketa batean. Futbol partida batean borrokan hasi eta arbitroa jipoitzen dute”. Hortik aurrera, bizitzako gazi-gozoak agertzen dira, beti umoreari eutsiz.

Ia hiru urte dira “Jokoz kanpo” estreinatu zenetik eta beraz, ezin ukatu arrakasta bereganatuta duela. Ordu eta laurdenean, 16 eszena antzezten dituzte aktoreek, bakoitzak lauzpabost pertsonaia hezurmamituz. Anartz Zuazuak zuzenduta, antzezlana “oso azkarra eta bizia dela dio Apaolazak. “Etengabe pertsonaiak aldatzen doaz oso modu sinplean eta horrek ere erakusten du Borobilek baduela estilo propio bat”.

Sormen prozesua ere berezia izan da aktorearen esanetan. Testu batetik abiatu ordez, pare bat hilabete inprobisatzen eraman zutela adierazi du. “Egoera ezberdinak sortzen genituen planteamendu xume batzuetatik eta gero Nagore Aranburuk, Mikel Pagadik eta Anartz Zuazuak nolabaiteko narratiba eman zien“.

Antzerkiarekin hitzorduak abendura bitartean

Udako etenaldiaren ostean, abendura bitartean antzerkiarekin hitzordu gehiago eskainiko dira. Azaroaren 17an, “Erlauntza“ taularatuko da eta abenduaren 1ean, “Etxeko saltsak“ antzezlanaz gozatzeko aukera izango da.

Abenduaren 29an, berriz, umeen txanda izango da. Pirritx, Porrotx eta Marimototsek “Musua“ aurkeztuko dute.

image

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut