Berriak Loreto Aramendi organistak eta Arv-Vocem abesbatzak irekiko dute larunbatean Organo Erromantikoaren zikloa

Loreto Aramendi organistak eta Arv-Vocem abesbatzak irekiko dute larunbatean Organo Erromantikoaren zikloa

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 2120

Luxuzko musikariak elkartuko dira Azkoitian, Azpeitian eta Bergaran ospatzen den XIX. Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloan. Hiru udalerriek benetako ondare instrumentala dute. Ekimenaren koordinatzaile den Esteban Elizondok gaur aurkeztu du egitaraua eta bidelagun izan ditu Jose Luis Franzesena eta Itziar Urbieta organistak eta hiru udalerrietako ordezkariak.

Azkoitian zikloa larunbat honetan irekiko du Donostiako Kontserbatorioko irakaslea eta Koruko Santa Maria Basilikako organo-jole titularra den Loreto Aramendij eta Arv-Vocem abesbatzak. Azken hiru hamarkadetan Donostiako Orfeoiaren zuzendari den Jose Antonio Sainz Alfarok zuzentzen du Arv-Vocem abesbatza. Hitzordua urriaren 6an izango da Azkoitiko Parrokian, 20:00etan.

Guztira Azkoitian hiru kontzertu eskainiko dira. Beste biak urriaren 13an eta 20an izango dira toki eta ordu berean.

Hilaren 13an, Ana Belen García organista andoaindarra izango da Azkoitian, hau ere Donostiako Koruko Santa Maria Basilikako órgano-jolea da. José Javier Echeverríaren zuzendaritzapean, eszenatokia partekatuko du Lucía Gómez mezzosopranoarekin, Igor Arostegi perkusionistarekin eta ahots etnikoaz arduratuko den Maria Lourdes Moratinosekin. Donostiako Eskola-Gurutzeaga abesbatzak eta Donostiako Musika Eskolako abesbatzak ere parte hartuko dute.

Azken kontzertua Giulia Biagetti turkiarrak eskainiko du Azkoitiko parrokian. Italiako Lucca hiriko katedraleko organista titularra da Biagetti.

Bergarako Santa Marina parrokian kontzertuak urriaren 6an eta 20an izango dira, arratsaldeko 19:00etan. Loiolako Basilikan, berriz, urriko igande guztietan izango dira kontzertuak arratsaldeko 20:00etan, azkena ezik, 19:00etan izango baita.

Jose Luis Elizondok gogorarazi du “ziklo hau Bergarako Iñigo Alberdi eta Azkotiko Asier Aranbarri zinegotziei esker abiatu zela bere garaian, hain justu, organoak balioan jarri eta zaintzeko, zikloaren aitzakian afinatu ere egiten baititugu”.

2018 organo kartela

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut