Berriak Udalak, Floreagan, Izarraitz kaleko espaloien berritze lanak esleitu ditu

Udalak, Floreagan, Izarraitz kaleko espaloien berritze lanak esleitu ditu

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 1974

Udalak esleitu ditu jada Floreaga auzoko Izarraitz kaleko espaloien berritze lanak. Esku-hartzearen helburu nagusia irisgarritasun baldintzak hobetzea da, egungo araudia betez. Lanen esleipenduna Egurki S.L. enpresa da eta obrak 233.983,76 euro (BEZ barne) kostako zaizkio Udalari. Lanak hilabeteren buruan hasiko dira gutxi gora-behera, eta behin hasita, bost hilabeteko iraupena izango dute aurreikusitakoaren arabera.

Aldi berean, Udala Floreaga auzoko irisgarritasuna hobetzeko LKS enpresari eskatutako alternatiben azterketa jaso zain dago, auzoa irisgarriagoa egiteko ze esku-hartze izan daitekeen aproposena ikusteko.

Ekimen hauei aurreko beste batzuk gehitu behar zaizkie, ez baita denbora asko Udalak Floreagako bolatokia eta bertako hiri-altzariak berritu zituela.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut