Berriak Udalak fisioterapia zentroan gertaturiko eraso matxista salatu du

Udalak fisioterapia zentroan gertaturiko eraso matxista salatu du

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Indarkeria matxistak forma ezberdinak hartzen dituela ikusi dugu egun hauetan.

Udalak gogor salatzen du gertaturikoa, emakumearen duintasunaren aurka doazen jokabide matxistak onartezinak direlako gure herrian.

Ongizate saila harremanetan jarri da emakumearekin Udalak eskura dituen baliabideak eskaintzeko.

Egin diezaiogun aurre guztion artean gaitz honi. Orain arte horrelako testigantzak ezkutuan gordetzen ziren. Lortu dugu ozen gaitzestea. Lor dezagun gaitzespen beharrik gabeko gizarte parekidea.

Horrelako gertaera deitoragarrien aurrean, Udalak gogorarazi nahi die herritarrei Udalaren zerbitzuak eta baliabideak euren esku dituztela eta ez izateko Ongizate sailera (Tf: 943 85 71 74) hurbiltzeko beldurrik.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut