Berriak Udalak Bilbon gertaturiko emakume baten hilketa gaitzetsi du

Udalak Bilbon gertaturiko emakume baten hilketa gaitzetsi du

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Azkoitiko Udalak bere gaitzespen irmoena azaldu nahi du Bilbon gertatutako emakume baten hilketaren aurrean, eta bere doluminak eta elkartasuna adierazten die senideari eta biktimaren hurbilekoei.

Eudelen adierazpenarekin bat eginez, Udalak gogorarazten du heriotzek emakumeenganako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino duela erakusten, izan ere, egoera hori emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean sortzen da.

Emakumeenganako indarkeria (psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala) emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria da, eta ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.

Tragedia honek berriro dakarkigu gogora erakundeok eta gizarte osoak daukagun erantzukizuna, gure herían berdintasuna eraginkor egiteko. Zentzu horretan, gure sentsibilizazio eta prebentzio ekintzak indartzen jarraitu behar dugu, etorkizuna ordezkatzen dutenei zuzenduta, gure herritar gazteenei.

Udalak bat egiten du antolatzen diren gaitzespen ekimen guztiekin.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut