Berriak Udala herri osoko instalazio elektrikoak berritzen ari da

Udala herri osoko instalazio elektrikoak berritzen ari da

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 1528

Udala herri osoko instalazio elektrikoak berritzen ari da. Horrek eskatzen du lurreko kutxatilak altxa, aztertu, ehunka metro kable konpondu edo berritu eta koadro elektrikoak aldatzea bakoitzaren hondatze mailaren arabera.

Lan hauek burutzearen helburuak dira segurtasuna bermatzea, diferentzialaren akatsak eta elektrizitate ihesak saihestea, eta azpiegitura osoa prest izatea hurrengo faserako, alegia, kaleetako argiak aldatu eta hobeto argiztatzeko modua egiten denerako. Oraingoz, esku-hartzea instalazioetara mugatuko da. Erabat beharrezkoa zen egoera txarrean baitzeuden. “Urte askotan ez dira instalazioak ukitu, horrek eragiten dituen arriskuekin. Ezkutuko lan asko zegoen egiteko eta horretan ari gara”, dio obra zuzendaria den Joseba Garmendiak.

Uztailetik hona langileek 11 gunetan jardun dira. Gune horietako bakoitzari koadro elektriko bat dagokio eta sei konpondu dira eta beste bost berri bategatik aldatu. “Koadroa aldatu beharrean dagoela ikusten badugu aldatu egiten dugu. Gauza bera kableekin. Aldiz, aprobetxagarria aprobetxatzen ahalegintzen gara”.

Guztira Azkoitian 47 koadro elektriko daude eta guztietan egingo dira lanak. Garmendiaren arabera, aurreikusitako lanen heren bat exekutatu da jada eta azaro erdi alderako lan guztiak bukatuta izatea espero dute. Besteak beste, jardun dira Ugarte eta Bazterretxe industrialdeetan, Altzibar eta Jausoro auzoetan, Bizenta Mogel kalean edota Trenbidearen Zumardian. Orain Julio Urkixon eta Ibai Ondon ari dira lanean eta ondoren Bizkargin, Santa Klaran, Floreagan edo San Martin ariko dira, azken puntu honetan hasita daude baina ez dituzte oraindik egitekoak amaitu. Bukatzeko Plazaberri, Plaza nagusia eta Iriarte Margolaria kale inguruak geratuko dira.

Plazaberrik aparteko aipamena merezi du. Izan ere, Udalaren asmoa kalea berritzea denez, momentuz, behin behineko alternatiba bat landuko da, lurra eta bitan altxa beharrik ez izateko. Plazaberriko esku-hartzea etorkizuneko proiektuaren arabera geratuko da oraingoz.

Udalak 404.845 euro bideratu ditu obra hauetara. Aurrera begira, auzo eta kaleetako argiak aldatu eta hobeto argiztatzeko, Udalak Europari diru-laguntza eskatu dio eta oraintxe bertan erantzunaren zain dago. “Momentuz, Ugarte industrialdea da toki bakarra hobeto argiztatu duguna zeren benetako beharra zegoela ikusten zen. Ugarten 83 argi aldatu ditugu eta sekulako aldea dago lehen zuten argiztapenaren eta oraingoaren artean. Baina herriko beste tokietan lehenengo premia instalazioak berritzea da”.

Bitxikeria modura, Azkoitian 3.251 argi daude, 524 kWko potentzia dutenak. Hau da, 150 etxek kontratatuta dutenaren pareko potentzia.

 

IMG 1665

PHOTO 2018 09 19 15 31 54

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut