Berriak XXXVII. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketako oinarriak argitaratu dira

XXXVII. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketako oinarriak argitaratu dira

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 3291

Iazko Bizenta Mogel Lehiaketako irabazleak.

Azkoitiko Kultur Elkarteak eta Udalak elkarlanean XXXVII. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketa abiatu dute. Urtero legez, oinarriak kaleratu dituzte eta lanak aurkezteko azken eguna urriaren 31 izango da. Epaimahaiak abenduan hartuko du erabakia. Sari banaketa ekitaldia, berriz, otsailean egingo da udaletxean.Lehiaketaren helburua euskara eta literatura indartzea eta goraipatzea da, sortzaileei aukera bat eskainiz. Iaz 29 lan aurkeztu ziren eta epaimahaiaren arabera urtez urte kalitatea gorantz doa. Sarituen artean 600, 400 eta 300 euroko sariak banatuko dira oroigarriarekin batera.

Horra oinarriak:

  • Lehiaketa 18 urtetik gorakoentzat da.
    Euskaraz idatziriko ipuinak aurkeztu beharko dira, gutxienez lau eta gehienez hamar orrikoak, Orriaren alde batetik eta tarte bikoitzez idatzita aurkeztuko dira.
    Lanak orijinalak eta inon argitaratu edo saritu gabekoak izan beharko dute.
    Ipuinak udaletxera bidali beharko dira goitizenarekin izenpetuta eta horrekin batera, goitizen berdina daraman itxitako kartazalean egilearen datu pertsonalak zehaztuko dira.
    Lanak aurkezteko azken eguna urriaren 31 da.
    Lehiaketan parte hartzeak oinarriak onartzea dakar.
  • Ikusi oinarriak (PDF)

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut