Berriak Emakumeak ahalduntzeko ikastaro sorta berria urritik abendura

Emakumeak ahalduntzeko ikastaro sorta berria urritik abendura

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

ikastaroak

Abian da emakumeak ahalduntzeko ikastaro sorta berria. Urritik abendura bitartean, lau ikastaro eskainiko dira Udaleko Berdintasun sailak antolatuta. Horietatik bi berriak edo orain arte eman gabeak egitarau honen baitan: Mindfulnesk eta Zoru Pelbikoa Indartzeko Ikastaroa. Batukada feministak eta emakumeentzat autodefentsa ikastaroak osatzen dute zerrenda. Izena emateko azken eguna irailak 29 da.

Ikastaroen helburua da emakumeei topaleku bat ematea eraldaketa personal eta kolektiborako bideak urratzeko aukerak eskainiz.

Mindfulnesk ikastaroa Mertxe Arratibelek emango du urriaren 8tik azaroaren 26ra bitartean. Astelehenetan izango dira saioak 10:30etik 12:30era.

“Ikastaro honen bidez – dio Arratibelek- oraina bizitzeko gakoak ikasiko ditugu, gure pentsamenduak eta emozioak aztertuz, eta barruan daramagun lasaitasun eta sendotasunera heltzeko bidea ezagutuko dugu”.

Zoru Pelbikoa Indartzeko Ikastaroa Josune Milanen eskutik emango da, urriak 11n, 18an eta 25ean, eta azaroaren 8an, 15ean eta 22an. 18:30etik 19:45era izango dira saioak. Zoru pelbikoan sortu daitezkeen arazoak nola saihestu edo konpondu azalduko da, “bere funtzioak ezagutu, muskulatura identifikatu eta indartzen” ikastearekin batera. Horretarako tresna ezberdinak erabiliko dira: kegel ariketak, hipopresiboak, arnasketa…

Ainara Sarasketa eta Arantxa Vicedo arduratuko dira batukada ikastaroaz. Urriaren 10ean eta 24an, azaroaren 7an eta 21ean eta abenduaren 5ean eta 19an izango dira saioak 17:30etik 19:30era. “Musikara gerturatu eta ondo pasatzeaz gain, emakume artean lan-taldean aritu, sormena landu edota autoestimua indartzea” dira helburuak.

Emakumeentzat autodefentsa saioek osatzen dute laugarren ikastaroa. Kanku Anaitasuna Karate elkartea arduratzen da. Irailaren 29an, 10:00etatik 12:00etara, izango da lehenengo saioa eta handik aurrera, ekaina bitartean hilero saio bat eskainiko da. “Emakumeok egunerokotasunean jasaten ditugun indarkeria egoerak identifikatu, konpartitu eta iritziak trukatzeko espazioa eskaini, eta karate tekniketatik abiatuz, emakumeen autodefentsarako estrategiak landuko dira”.

Autodefentsa ikastaroa doakoa da. Beste hiruren prezioa 18 eurokoa da eta 12 eurokoa langabe edo pentsiodunentzat.

Izen-ematea

Udaletxeko Harrera Bulegoan edo Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera idatzita eman daiteke izena. Informazio gehiago: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu – 943 85 71 74.

Ikusi liburuxka

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut