Berriak Atano X: “Pilota ez da txapela bat edo kopa bat irabazten duenarena. Herriarena da”

Atano X: “Pilota ez da txapela bat edo kopa bat irabazten duenarena. Herriarena da”

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 3341

“Pilota ez da txapela bat edo kopa bat irabazi duenarena. Pilota herriarena da”. Eskuzabal, gaur egin zaion omenaldia pilotari eta azkoitiar guztiekin partekatu nahi izan du Luziano Juaristik, Atano Xak, aurreko guztiengatik eta gaur bertaratu ezin izan duten pilotariengatik txalo zaparrada bat eskatuz. Bere biografia liburua aurkeztu da gaur eguerdian leporaino bete den Azkoitiko udaletxeko udalbatza aretoan.

Etxekoak, lagunak, herritarrak, kanpotik etorriak eta pilota munduko ordezkariak ondoan izan ditu Atano Xak. Liburu aurkezpenetik haratago, omenaldi bihurtu da ekitaldia eta pilotariaren ibilbideari begirada sakona botatzeko balio izan du. Hunkitu ere hunkitu da, “Azkoitia, pilotaren sehaska dela” gogoratzean “titulu hori ez baitauka beste inork”.

Javier Zubizarreta alkateak kirolariaren birtuteak eta kirolariaren handitasuna baztertu gabe, “hemen denok ezagutzeko zortea izan dugun Luxiano” goraipatu du. “Pelota eta gizatasuna, kirolariaren pasioa eta azkoitiar sena, kalea eta kantxa, pelotariak, afizioa, lagunak eta familia uztartzen jakin duen Luxiano, alegia”.

Nerbio puntu batekin baina plaza gizon petoak erakutsi ohi duen jarrera mantendu du Atano Xak Koldo Aldalur aurkezleak bizitzaren gora-beherez, goseaz, larre motzean hazitzeak esan nahi duen guztiaz edota irabazitako eta galdutako partiduez galdetutakoan.

“ATANO X. Gorputzez txikia, erraldoia kantxan” izenburupean, Jose Miguel Saizar eta Joseba Urretabizkaia tolosarrek ondu dute liburua. Xibarit argitaletxeak Jentilak bildumaren baitan ateratzen duen laugarren liburua da azken hau.

Kalitatezko liburua da, testuz eta argazkiz dotore hornitua. Zenbakitutako edizioa da eta 500 aletara mugatua.

ATANO X.a garaile suertatu zen 1966an eta 1968an. 60ko hamarkadan bost final jarraian jokatzera iritsi zen. Bere fisikoa ez zela pilotarako aproposena esan izan du, baina bere buruan zuen konfidantzak balio izan ziola lortutakoa lortzeko.IKUSI ARGAZKI GUZTIAK HEMEN

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut