Berriak Obrak tarteko, oinezkoak Correos aldetik sartu beharko dute Aizkibel kalera

Obrak tarteko, oinezkoak Correos aldetik sartu beharko dute Aizkibel kalera

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 1155

Oinezkoek Correos aldeko sarbidea erabili beharko dute Aizkibel kalera heltzeko, bestaldeko oinezkoen bideak itxita egongo baitira obrengatik.

Batetik, Floragan, “TCLA-IMI” bezala ezagutzen den gunean, babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzen ari dira eta bestetik, Aingeru 14-16 eta Aizkibel 23 lotzen dituen oinezkoen bidean konpontze lanak hastear dira, alegia, Isidro erretegi ondotik Baztartxo antzokiaren atzekaldera doan bidean. Azken lan hauek bi hilabete inguru iraungo dute eta epe horretan bidea ezingo da erabili.

Floreaga ikastetxera doazen Aingeru kaleko, Jausoro, Altzibar eta Txalon Erreka inguruko ikasleek aipatu bidea erabili ohi izan dute eta komeni da kontutan izatea beste bide batetik joan beharko dutela eskolara.

Segurtasuna bermatze aldera, Aizkibel kalera edo Floreagara Correos aldetik joan beharko dute oinezkoek.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut