Berriak ATANO X.aren biografia liburua aurkeztuko da larunbatean

ATANO X.aren biografia liburua aurkeztuko da larunbatean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

ATANO X liburuaren azala 1

Labetik ateratzear da Luziano Juaristi Alberdiren (Azkoitia, 1932) biografia liburua eta irailaren 8an, datorren larunbatean, aurkeztuko da Azkoitiko udaletxean, eguerdiko 12:00etan.

“ATANO X. Gorputzez txikia, erraldoia kantxan” izenburupean, Jose Miguel Saizar eta Joseba Urretabizkaia tolosarrek ondu dute liburua. Xibarit argitaletxeak Jentilak bildumaren baitan ateratzen duen laugarren liburua da azken hau.

Patxi Astibia, Miguel Mindegia eta Arria II.aren biografiek osatzen zuten orain arte bilduma eta oraingoan, Atano X.arekin, aizkora mundutik pilotara egin dute jauzi egileek. Kalitatezko liburua da, testuz eta argazkiz dotore hornitua. Zenbakitutako edizioa izango da eta 500 aletara mugatua.

ATANO X.a garaile suertatu zen 1966an eta 1968an. 60ko hamarkadan bost final jarraian jokatzera iritsi zen. Saizarrek eta Urretabizkaiak liburu forman omenaldi bat egin nahi izan diote bitan eskuzko pilota txapelduna izan den azkoitiarrari. Eta larunbateko aurkezpena tarteko, omenaldira batzeko aukera dute hala nahi duten pilota munduko ordezkariek eta herritarrek. Aurkezpen ekitaldia irekia da.

Udaletxean egingo den aurkezpenaren ostean, Kontzejupean pilota partiduak jokatuko dira, Oteiza Kirol Elkartearen eskutik.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut