Berriak Hizkuntza Eskola Ofizialeko ikastaroetarako matrikula epea zabalik da

Hizkuntza Eskola Ofizialeko ikastaroetarako matrikula epea zabalik da

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Hizkuntza Eskola Ofizialean izena eman nahi duten guztiek irailaren 19ko 13:00ak arte dute aukera, egun horretan itxiko baita matrikula epea.

Azkoitiko geletan ingelesa, alemana eta frantsesa irakatsiko dira. Iazko ikasturtean ingeleseko B1.1, B1.2 eta B2 mailak eman ziren eta alemaneko A1 maila. 2018-19 ikasturtean aurreko eskaintzari alemaneko A2 maila eta frantseseko A1 maila gehitu behar zaizkio. Irailaren 26an eta 27an izango dira aurkezpenak, urriko lehen astean klaseei hasiera emanez.

Matrikula online egin beharko da Eibarko Hizkuntza Eskolaren webgunean sartuta: www.eoieibarheo.hezkuntza.net

Informazio gehiago eskura daiteke Eibarko Hizkuntza Eskolan edota Azkoitiko Gaztanenea Formakuntza Zentroan, azken hau zabalik egongo da astelehenetik ostegunera 15:30etik 20:30era. Harremanetan jar daiteke baita 943 54 16 50 telefonora deituz edo Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera idatziz.

Ikusi ordutegiak (PDF)

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut