Berriak Ondo joan dira aurtengo Andramaixek

Ondo joan dira aurtengo Andramaixek

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Javier Zubizarreta alkatea pozik agertu da aurtengo Andramaixetan normaltasuna nagusitu delako. “Festak –esan du alkateak- oso ondo joan dira. Jendeak behar bezala gozatzen jakin du, zentzuz eta errespetuz. Horixe da beti eskatzen duguna eta beraz, eskertu beharrean nago azkoitiarroi, inguruko herrietatik gauez gerturatu diren gazte edo helduei, eta baita kanpotik bisitan etorri direnei ere, izan duten jokabidea uneoro normaltasuna mantenduz.

Ez da inolako intzidentzia aipagarririk gertatu eta “horrek sekulako lasaitasuna eta poza eman dit”. Behin ikusita ez dela gertaera tamalgarririk suertatu, eguraldia da hobetu zitekeen faktoreetako bat. Euriagatik hilaren 16 arratsaldean eta 17 goizean jarduera batzuk bertan behera utzi behar izan ziren, Balda plazako jolas dinamikoak, Plaza Dantzak edota buruhandi eta erraldoien kalejira. “Lastima da baina ez ginateke harritu beharko. Tokirik hoberenean bizi gara baina gutxien espero dugunean aterkia bihurtzen da gure lagunik onena. Alternatibak bilatzen saiatu gara baina ez da beti posible izan arrazoi ezberdinengatik, batzuetan antolatzaile edo partaideek horrela erabaki zutelako, segurtasuna bermatzeko edota une hartan ez zegoelako baldintzak betetzen zituen beste espaziorik”.

Edonola ere, “jendea ondo pasatzera atera da kalera eta beraz, aurtengo jaien kontakizun zoriontsu bat egin dezakegu”.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut