Berriak Javier Zubizarreta alkatea: ”Zuek biok, gure herriaren esentzia transmititu diezue zuen ikasleei, etorkizuneko euskal gizartea osatuko duten neska-mutilei"

Javier Zubizarreta alkatea: ”Zuek biok, gure herriaren esentzia transmititu diezue zuen ikasleei, etorkizuneko euskal gizartea osatuko duten neska-mutilei"

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 0418

Txalo zaparrada luzea eskaini die udaletxera gerturatu diren guztiek ixabel Jauregiri eta Mailu Irizarri. Aurtengo andramaixei hasiera eman dien txupinazoa bota aurretik, bertsotan eskertu nahi izan dute 2018ko jaiei hasiera emateko aukeratuak izan izana. Entzun:

 

 Aurretik alkateak, Javier Zubizarretak, horrela hitz egin die: ”Zuek biok, gure herriaren esentzia transmititu diezue zuen ikasleei, etorkizuneko euskal gizartea osatuko duten neska-mutilei. Etorkizunean euskaltasuna babestea tokatuko zaien gizon eta emakumeei.Euskaldunok nondik gatozen, euskaldun izatea zer den, gure identitatea zertan sostengatzen den erakutsi diezue, gure tradizioak plazaratzearekin batera. Bertsogintza, euskal dantzak, koplak, trikitixa eta txistua... ez dago formula matematikorik guzti horren transmisiorako. Euskaldun guztion sena, eskuzabaltasuna, borondatea eta konpromisoa dira balio dutenak. Eta horren adibide dira Mailu Irizar eta Ixabel Jauregi”.

IMG 0436

“Zergatik? –jarraitu du alkateak- zuen egunerokotasunean, ixilik eta apal, urteetan egin duzuelako lan euskararen eta euskal kulturaren alde. Zuek bezalako jendea behar dugu, begi bistan jartzen dizkiguzuelako egunero ditugun altxorrak, eta baita horiek zaintzeko kontzientzia ere”.

Erniarraitz Bertsozale Elkarteko Julene Iturbek eta Eneritz Artetxek amaiera dotorea eman die omenaldiari, hauek ere bertsotan. "Euskaltzale askoren ama" direla esan die eta oraindik ere badugula Ixabel Jauregiren eta Mailu Irizarren beharra. Hitz politak eta esker onekoak izan dira nagusi txupinazoa jaurtitzera udaletxeko balkoira irten aurretik. IKUSI ARGAZKIAK

IMG 0461

 IMG 0456

 

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut