Berriak Azken egunak Produktu Fitosanitarioen Aplikatzaile ikastaroan izena emateko

Azken egunak Produktu Fitosanitarioen Aplikatzaile ikastaroan izena emateko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Udalak bigarren urtez antolatu du Produktu Fitosanitarioen Aplikatzaile txartela eskuratzeko ikastaroa herrian bertan eta doan, Udalak finantzatzen baitu ekimena. Ikastaroan izena emateko epea abuztuaren 31n amaituko da.

Iazko ikastaroa nekazaritza sektoreko profesionalei zuzendutakoa zen eta aldiz, aurten, 18 urtetik gorako edonork har dezake parte. Plaza guztiak beteko ez balira, profesionalei ere emango litzaieke aukera.

Ikastaoa Elkargunean emango da irailaren 10etik 14ra. Bost orduko bost saio izango dira guztira, 15:00etatik 20:00etara. Plaza kopurua 40koa da eta izen emate ordenaren arabera joango dira betetzen.

Ikastaroan interesa dutenek udaletxeko Harrera Bulegoan eman beharko dute izena 8:00etatik 15:00etara bitartean. Nortasun agiriaren kopia eta bi argazki aurkeztu beharko dira.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut