Berriak Festa usaina gerturatzen ari da Azkoitira

Festa usaina gerturatzen ari da Azkoitira

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 0188

Dena prest dago hilaren 14an festa lehertzeko. Udala gaur hasi da etxez etxe aurtengo Andramaixetako egitaraua banatzen eta datozen egunetan eskura izango dute herritar guztiek liburuxka.

Aurten, jakina denez, Ixabel Jauregik eta Mailu Irizarrek emango die hasiera festei. Justu txipinazoa bota aurretik, udaletxean omenaldia egingo zaie bi emakumeei. Ekitaldia irekia da eta herritarrak gonbidatuta daude.

Bost festa egun izango dira eta egitarau zabala izango da gozatzeko, elkarte eta taldeen partaidetzari esker.

Kontzertuak, erromeriak, kaleko ikuskizunak, herri-kirolak eta pilota partiduak izango dira ikusgai, usadio diren hitzorduekin batera, alegia, Salbea edo aurreskua, besteak beste.

Eszenatokira igoko dira “Maricahi Sonidos de México”, Passepartout, Zea Mays edota Ilargi Beltza taldeak. Kaleak girotzen ibiliko dira, berriz, Rockbox edo Brincadeira Batukada, besteak beste.

Bazkarietarako izen emateak

Gaurtik ostirala bitartean –abuztuaren 6tik10era- izena eman ahalko da Andramaixetako bazkarietarako. Hau da, abuztuaren 16ko familien bazkarirako eta hilaren 18ko koadrilen bazkarirako.

Izen ematea Azkoitiko Udaletxeko kultura sailera joanda edo 943857170 telefonora deituta egin beharko da.

Sentsibilizazio guneak

Udala prebentzio esparruan egiten ari den lanaren testuinguruan, hilaren 14an, Eusko Jaurlaritzak babestuta, alkoholemia froga prebentiboa egiteko eta informazioa zabaltzeko gune bat jarriko da Eliza atarian. Halaber, abuztuaren 14an, 16an eta 18an, indarkeria sexistari aurre egiteko informazio gunea jarriko da Herriko plazan. 19:30 etik 21:30era eta goizeko 01:00etik 04:00etara.

Egitaraua poltsikoan

Aurreko urteetan bezala, programa kontsultagarri egongo da APP bat deskargatuz. Gainera, iritzia ematen parte hartzen dutenen artean tableta bat zozketatuko da.

Zapiak

Festa batzordeak herritarrak animatu nahi ditu jaietako zapiak soinean eramatera “Ondo pasau Andramaixek!” leloarekin.

Plaza Dantzen entsegua

Plaza Dantzetan parte hartu nahi dutenentzat, abuztuaren 8an, entsegua egingo da Baztartxo Antzokian, Sahatsaren lokalean. Entsegua 20.00etan izango da. Eta abuztuaren 16an ere, emanaldia baino ordu erdi lehenago, alegia, 18:30ean, pausoen errepasoa egingo da Eliza atarian bertan.

VIII Laburmetrai Lehiaketa

Bihar, abuztuak 7, da VIII Laburmetrai Lehiaketan parte hartuko duten lanak entregatzeko azken eguna. Aurten gai nagusia euskara izango da, udazkenean egingo den Euskaraldia egitasmoa babesteko eta indartzeko asmoz.

KLIKATU HEMEN ANDRAMAIXETAKO EGITARAUA JAISTEKO.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut