Berriak Udako bisita gidatuak larunbat honetan hasiko dira

Udako bisita gidatuak larunbat honetan hasiko dira

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

AZKOITIKO ALTXORRAK home

Azkoitiko kultur ondarea ezagutzera emateko xedez herritarren eta bisitan etortzen direnen artean, Udalak, Iraurgi Berritzenekin elkarlanean, udako bisita gidatuak antolatu ditu. Larunbat honetan, uztailaren 28an hasi eta irailaren 9ra arte luzatuko da egitaraua.

Bisita guztiak doakoak dira eta aukera ematen dute Azkoitiko dorretxe eta jauregiak ezagutzeko, Goiko Kale, Ama Birjinaren Jasokundeko Parrokia, Herriko plaza, Balda Dorreko San Inazioren kapera edota Santa Kutzeko monasterioa, besteak beste. Halaber, Inaziotar Azkoitian murgiltzeko edo Intsausti Jauregiari lotuta, Antonio Oteiza eta Jose Alberdi “Burruntxali” artisten obretan sakontzeko gonbitea luzatzen dute proposamenek. Txoko eta altxor ugari ikusteko eta gozatzeko.

Asteburu honetan, hilaren 28an, 11.00etan Parrokia irekiko da eta 12:00etan bisita gidatua egingo da Alde Zaharrean barrena, eliza, Balda eta Idiakez dorretxeak ezagutzeko.

Igandean, 29an, Balda dorreko San Inazioaren kapera irekiko da eta 12:00etan bisita gidatua egingo da bertan.

Egitarauak barne hartzen ditu “Ezkutuko Altxorrak” egitasmoaren baitan antolaturiko bisitak ere. Halaber, abuztuan Donostiako Musika Hamabostaldiak antolatuta, bi aktibitate eskainiko dira. Abuztuaren 6an, Parrokian Joonho Park órgano jolearen kontzertua izango da 20:00etan. Abuztuaren 25ean, berriz, “Inaziotar Bidea” egingo da Aizpurutxotik Urretxurako tartean.

Uztailaren 28tik irailaren 9ra bitartean, 21 egunetan izango dira bisita gidatuak. JAITSI EGITARAU OSOA 

Informazio gehiago, Loiolako Turimso Bulegoan: 943 15 18 78 / Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut