Berriak Euskaraldia sustatzeko erakunde adierazpena onartu du udalbatzak

Euskaraldia sustatzeko erakunde adierazpena onartu du udalbatzak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 9121

Udalak azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den Euskaraldia ekimena babestu eta indartzeko beste urrats bat eman du, egun horietan guztiok Ahobizi edo Belarriprest izan gaitezen. Izan ere, Udalbatzak Euskaraldia udal barruan sustatzeko erakunde adierazpena onartu du, EAJ, EH Bildu eta PSE-EE alderdien aldeko botoekin eta Azkoitia Bairen abstentzioarekin.

Azkoitiko Udalak honakoa adierazi nahi du erakunde adierazpenak jasotzen duen bezala:

  • Udalbatzak bat egiten du Euskaraldiarekin eta ekimenaren sustatzaile izango da. Horrenbestez, erantzukizunez eta eredugarritasunez jokatzeko konpromisoa hartzen du.
  • Ordezkari politikoon egiteko nagusia izango da Euskaraldiaren markoan eta bereziki udal barrura begira ekimena zabaltzea. Horrenbestez, ekimen honetan ahalik eta ahobizi eta belarriprest gehien aktibatzeko urratsak egingo ditugu, arduradun politikoak zein langileak izan.
  • Ahobiziok euskara ulertzen duten guztiekin euskaraz aritzeko konpromisoa hartzen dugu.
  • Belarriprestok gainerakoan gonbidatuko ditugu gurekin euskaraz egin dezaten, nahiz eta guk euskaraz eta gaztelaniaz erantzun.
  • Udalak neurriak hartuko ditu hizkuntza-praktika horiek posible egiteko eta etorkizunean eutsi ahal izateko.
  • Udalak, ekimenaren sustatzaile gisa, udal barruan ez ezik, udalerrian ere herritarrak gonbidatuko ditu Euskaraldia ekimenean parte har dezaten, eta izena emateko bideak erraztuko ditu.
  • Udalak bat egiten du ekimena elkarrekin, elkarlanean eta batera garatzearekin Gipuzkoan, ahalik eta udal eta mankomunitate gehienetan, Gipuzkoako Foru Aldundian eta Batzar Nagusietan, lurralde mailako politika bateratu bati begira.
  • Jaitsi erakunde adierazpen osoa

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut