Berriak Udal artxiboak 2.500 espediente-kutxa gehiago gordetzeko ahalmena izango du

Udal artxiboak 2.500 espediente-kutxa gehiago gordetzeko ahalmena izango du

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 9873

Udaletxeko hirugarren solairuan kokatzen den udal artxiboaren edukiera handitu da. Orain arte, 6.700 espediente-kutxa edo artxibategi gordetzen ziren bertan eta hemendik aurrera, 2.500 kutxa gehiago sartzeko ahalmena izango du. Artxiboko toki eza benetako arazo bihurtu zen eta esku-hartze honekin soluzio eman zaio urte batzuetarako. Orain arte, bolumenek 500 metro lineal okupatzen bazituzten, orain 750 metro lineal hartu ahalko dituzte.

Altzariak aldatu dira tokia optimizatzeko. Oinarri mugikorren gainean instalatu dira apalak eta horrek pasilloek hartzen duten espazioa aprobetxatzea ahalbidetzen du. Dokumentuak eskuratzeko, armairuak biraderekin mugitzen dira. 33.071,45 euro (BEZ barne) kosta da artxiboa handitzea.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut