Berriak Tabernariek zerbitzu arduratsuaren inguruko formakuntza ikastaroa egin dute

Tabernariek zerbitzu arduratsuaren inguruko formakuntza ikastaroa egin dute

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 9881

Tabernariek zerbitzu arduratsuaren inguruko ikastaroa egin dute aste honetan. Helburua da ostalaritzako langileei jokabide protokoloak ezagutzera ematea alkoholaren eta gainerako drogen kontsumoari lotutako arriskuak murrizteko eta joera osasuntsuak sustatzeko.

Ekimena Udala prebentzio alorrean egiten ari den lanketaren testuinguruan sartzen da. Tabernariek prestutasun osoz hartu dute parte ekimenean.

Sei tabernek hartu dute parte formakuntza saioetan: Atraskua, Zurt, Latz, Zakela, Txalintxo eta Batzokia (taberna) dira establezimendu horiek.

Saioetan jorratutako edukiari dagokionez, tailerrak gidatu dituen Sare Pagazaurtunduaren esanetan, indarrean dagoen legedia gainbegiratu dute, alkohola beste droga batzuekin nahasteak zer arrisku eta ondorio dituen ikusi, gehiegi edan duten bezeroen aurrean ze estrategia erabili edota botikinean zer eduki dezaketen eta zer ez”.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut