Berriak Instalakuntza Duinak Orain! plataformako kideak eta udal taldeetako ordezkariak Foru Aldundian

Instalakuntza Duinak Orain! plataformako kideak eta udal taldeetako ordezkariak Foru Aldundian

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 8303

Herri plataformako eta udal ordezkariak Goizane Alvarez, Foru Aldundiko Kirol Zuzendariarekin bildu dira aste honetan, uztailaren 17an. Igerilekuaren arazoa eta irtenbidea nola eman daitekeen izan zituzten hizketa-gai.

Instalakuntza Duinak Orain! (IDO) taldekoek bilera eskaria egin zuten Aldundian eta egun gutxira jaso zuten erantzuna hitzordua zehaztuz. IDO taldekoek udal taldeei bidali zieten bertan parte hartzeko gonbidapena eta guztiek agertu zuten interesa bertara agertu eta egitasmoari babesa emateko.

Bertan, plataformak egindako azterketa eta Udalak kontratatu zuen alternatiben azterketa aurkeztu zituzten. Aldundiko ordezkariak, IDOk eta Udalak egindako lana txalotu zuen, egoeraren ikuspegi orokorra izatea lortu dutelako. Proiektua finantzatzeari dagokionez berriz, 2017-2020 aldiari dagokion diru laguntzak dagoeneko eman dituztela adierazi zuen eta 2020an egingo dutela beste deialdi bat.

Kirol instalazioetarako ematen diren diru laguntzak erabakitzerakoan oinarrizko instalazioak (igerilekuak horien artean) izatea, berrikuntza bat izatea eta irisgarritasun arazoak konpontzea puntu oso garrantzitsuak izanik, Azkoitiko proiektuak diru laguntza jasotzeko aukera asko izan ditzakeela adierazi zuen; oinarriak berdin jarraituz gero. Horrela, gehienez 600.000€ jasoko lituzke Azkoitiak proiektua gauzatzeko laguntza gisa.

Hurrengo bi urte hauetan ordea, aurreratu daitezke pausuak. Proiektua egiteko eta obraren zuzendaritzarako beharrezkoak diren 175.000€ak hurrengo urteko aurrekontuetan jartzea aztertzen ari da Udala. Horretaz gain, Alvarezek hurrengo urteetan udalak bere proiektuen artean lehentasunak jarri eta dirua nola lortu pentsatu beharko dutela adierazi du, guztira 1.538.073’35€ko gastua izango lukeela aurreikusi baitzuen alternatiben azterketak.

Bestalde, herritarrekin gaia landuz eta inguruko herriekin kontaktuan jartzen jarraituko dute IDOkoek Udalarekin elkarlanean.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut