Berriak Mailu Irizarrek eta Ixabel Jauregik botako dute Andramaixetako txupinazoa

Mailu Irizarrek eta Ixabel Jauregik botako dute Andramaixetako txupinazoa

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Bi emakume igoko dira aurtengo Andramaixetan udaletxeko balkoira festei hasiera emateko. Mailu Irizarrek eta Ixabel Jauregik izango dute txupinazoa botatzeko ohorea.

Atzo arratsaldean bildutako Kultura batzordeak aho batez hartu zuen erabakia, alderdi guztietako ordezkariek babestu zutelarik. Jada jakinarazi zaie eurei. Pozik eta harriduraz hartu dute albistea protagonistek.

Jauregik eta Irizarrek merituak soberan dituzte. Hezkuntza alorrean sekulako lana egin dute gaztetxeoen artean euskara eta euskal kultura sustatzen eta euskal munduaren eta tradizioen transmisioan.

Horrela azaldu du Kultura zinegotzi SoniaVazquezek: “Gaur egungo gaztetxoak bertsoak abestera taula gainera ateratzen badira, edo Santa Ageda bezperan makilak hartu eta koplak kantatzen ikusten baditugu, Ixabel Jauregi edo Mailu Irizar bezalako jendeak urtez urte eta etsi gabe, gizarteari egindako ekarpenagatik da. Ondo merezita dute omenaldi hau, batez ere, irakaskuntzan eta neska-mutilen artean, euren egunerokotasunean, isilik eta jardun apalean, euskara eta euskal munduari loturiko ondarea lau haizetara zabaltzen eta indartzen saiatzeagatik”.

Biek ogibide bera dute. Irakasleak dira, Jauregi berriki jubilatu den arren Xabier Munibe Ikastolatik. Mailu Irizarrek, ordea, Floreaga ikastetxean jarraitzen du.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut