Berriak Udalak Floreaga auzoko irisgarritasuna hobetzeko dauden aukeren azterlana egiteko eskatu du

Udalak Floreaga auzoko irisgarritasuna hobetzeko dauden aukeren azterlana egiteko eskatu du

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 5647

Floreaga auzoko irisgarritasuna hobetzeko alternatiben azterketa abiatu du Udalak. Egoerari soluzioa jartzeko borondatea eta konpromisoa aurretik ere azaldu ditu Udalak eta orain aukeren azterlana esleitu dio LKS enpresari. Helburua da zein izan daitekeen irtenbiderik aproposena kontutan hartuta, gainera, auzoa zabaltzen ari dela. Visesa ari baita dagoeneko Tekla bezala ezagutzen den gunean babes ofizialeko etxeak eraikitzeko lanetan. Aurkezten diren planteamenduek aintzat hartu behar dituzte baita gune berri horretako bizilagunek izan ditzaketen beharrak.

Floreagako bizilagunek bere esker ona agertu diote Javier Zubizarreta alkateari aurrerapauso honengatik. Aurreko astean bildu zen alkatea auzoko ordezkariekin azterlanaren esleipenaren berri emateko, pixkanaka aurrera jo ahal izateko.

Aurreikuspenen arabera, urrirako amaituta izango da alternatiben azterketa.

Udala, auzoko irisgarritasunak eragiten dituen arazoez jabetuta, neurri ezberdinak hartzen joan da eta ukaezina da inbertsio garrantzitsuak egin direla, baina bertako irisgarritasuna konplexua da, batez ere, pertsona nagusientzat edo ezgaitasun fisikoren bat pairatzen dutenentzat.

Horregatik, Udalak auzora iristeko modua hobetzeko egon daitezkeen aukerak zeintzuk diren jakin nahi du, irisgarritasun ezari soluzioa jartzeak zer nolako bideragarritasuna izan dezakeen aztertu ahal izateko.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut